
Biziola
@biziolasarea
Goierriko Ekonomia Sozial Eraldatzailea saretzen. Goierri eraldatzen.
#ESE #Koop
ID: 1440792485375057930
https://biziola.eus 22-09-2021 21:39:21
902 Tweet
787 Followers
340 Following


Datorren ostegunean Koop57 Euskal Herria -k bazkideekin ez ohiko batzarra ospatuko du Biziolan, arratsaldeko 18:30etan. Jarraian hainbat eragile ezberdinen arteko solasaldi irekia ospatuko dugu eta gure ekoizleen produktuekin osaturiko mokadutxo batekin amaituko dugu arratsaldea. Bazatoz?



Atzo goxo-goxo egon ginen, Koop57 Euskal Herria ,Goiener Taldea , #hitzar, #argiola eta beste hainbat lagunen artean. Eman dezagun aurrerapausoa elkarrekin, ekonomia sozial eraldatzailerantz, eta babestu ditzagun bizirik dauden proiektuak, egin ditzagun gure oraina eta etorkizuna gure neurrira!


Amaitu zaigu otsaila: #astigoxo agurtzen hasi gara, Elorrion izan gara proiektua aurkezten, Koop57 Euskal Herria eta #olatukoop -en batzarrak ospatu ditugu, #Basabe -k espazio berria ireki du Biziolan, eta dendan hainbat saski prestatu ditugu, herriz-herriko banaketa egin dugu...


Ostegun honetan, Jauzi Ekosoziala izango dugu gurean, mugimendua eta proiektua azaldu eta aurtengo martxoan Arrasaten ospatuko duten Ekotopaketen egitaraua aurkezten. Bertan ikusiko zaitugu? 🌱 🗓️ martxoak 20 ⏰18:30 📍Biziola



Larunbatean Kataluniako Berguedà eskualdeko, garapen agentziako eta Ateneu Cooperatiu de la Catalunya Central -eko kideak eta lagunak izan genituen bisitan. Gogoetak, kezkak, proiektuak eta ideiak partekatu genituen. Plazerra! Mila esker! #olatukoop #ESE


Egun on! Bihar arratsaldeko 18:30etan MarkosGamboa izango dugu gurean, Biziolako hainbat ekoizlerekin batera, Landarlan Ingurumen Elkartea -ren eskutik. Ekologia, energia, nekazaritza eta ekonomiaz arituko zatzaizkigu. *Hitzaldia Gaztelaniaz eta Euskaraz izango da.


Mila esker atzoko iluntze paregabeagatik Landarlan Ingurumen Elkartea MarkosGamboa , gure ekoizle eta herritarrak. "Iraultzarako lehen hazia kolektiboki elkartu eta elkar entzutea da." -Josebe Blanco Alvarez.


Gogoratu bihar "Jateko aukeratzen dugunaren aztarna" merienda-tertulian izango garela! Caserío Museo Igartubeiti Baserri Museoa Oraindik garaiz zabiltza izen emateko, eta doanik da!⬇️








Ardo ekologikoak zer diren eta konbentzionaletik nola ezberdintzen diren jakin nahi? 🍇 Zatoz Biba Ardoak eskainiko digun dastaketara eta ondoren gozatu gure gaztaileen produktuez osaturiko mokadutxoaz. 💰Doan! 🍷 Eman izena, plaza mugatuak!: labur.eus/dastaketa
