
HITZA Lea-Artibai eta Mutriku
@hitzaleamutriku
HITZA tokiko informazioa lantzen duen euskarazko egunkaria da, paperean zein interneten. Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarren bozgorailua da.
ID: 494840216
http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus 17-02-2012 09:44:13
41,41K Tweet
2,2K Followers
1,1K Following




[JAIAK #Markina-Xemein] 🎉 Markina-Xemeingo Jai Batzordeak herritar guztiak karmenetako ospakizunetan biltzeko «egitarau oparo eta zabala» prestatu du. Txosna batzordearen Txosna Eguna izango da. Irakurri hemen 👇 Markina-Xemeingo Udala lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2025/07/11/her…

[JAIAK #Markina-Xemein] 🎊 Erasoaldi matxistei aurre egiteko protokoloa eguneratu dute udalak eta herriko denetariko eragileek, eta telefono bidezko zerbitzua nahiz aurrez aurrekoa egongo dira aurtengo jaietan. Irakurri hemen 👇 Markina-Xemeingo Udala lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2025/07/11/era…

[KULTURA #Munitibar] 📣 Habixi elkarguneak Oier Guillanen liburu aurkezpena eta 'Igelak' filmaren proiekzioa antolatu ditu, hurrenez hurren, gaurko eta martitzenerako. Hemen irakurri 👇 Munitibarko Udala Udalbiltza lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2025/07/11/uzt…

[KIROLA #MarkinaXemein] 🚴 Markina-Xemeinek gazte mailako Bizkaiko Itzuliaren lehen etapa hartu du, eta Cafes Baqué etxeko Alvaro Sansano izan da bizkorrena. Hemen irakurri 👇 Markina-Xemeingo Udala lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2025/07/11/alv…





[JAIAK #Lekeitio] 🎉 San Antolin jaietako txupinazoa nork botako duen erabakitzeko epea zabaldu dute. Gaurtik [uztailak 14] uztailaren 22ra egin ahalko dituzte proposamenak; bakoitzak herritar, talde edo eragile bat proposatu ahalko du. Irakurri hemen 👇 lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2025/07/14/san…


[KIROLA #Markina-Xemein] 🏆 Alex Goitiandia markinar gazteak Imanol Lopezekin batera irabazi du Grand Slama, bere ibilbideko garaipenik handiena erdietsiz. World Jai-Alai League Irakurri hemen 👇 lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2025/07/14/mar…

[KIROLA #LeaArtibai #Mutriku] ⚾ Uztailaren 19tik abuztuaren 16ra jokatuko dute gaur aurkeztu duten Gernikako Grand Slama. Erkiaga, Mantzisidor eta Urreisti parte hartzaileen artean daude. Hemen irakurri 👇 World Jai-Alai League Jai Alai League Jai Alai Y Estilo De Vida lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2025/07/14/jai…



[ARGAZKI-GALERIA #Munitibar] Txopitturri Gurasoen Elkarteak antolatutako San Kristobal jaian elkartu ziren munitibartarrak atzo. Musika eta jan-edana ez ziren falta izan, eta II. Oizko Ermitara Igoera Bertikala ere egin zuten. Hemen irakurri 👇 lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2025/07/14/san…


🗞GAURKO AZALA (martitzena, uztailak 15); lea-artibaietamutriku.hitza.eus 👇 Markina-Xemeingo Udala Jai Alai League
