BIKOTE GAZTEEN EUSKAL HERRIKO 46. DANTZA SOLTE TXAPELKETA irabazi berri du Onditz Esnaola herritarrak Jurgi Errandonea-rekin bikote eginez.
Irabazlearen saria LIZARTZAKO UDALAri entregatu dio Onditzek, herriari eskerrak emateko modua dela azpimarratu digularik.
Zorionak Onditz
Bihar igandea, Errenteriako LANDARBASO ABESBATZAREN kontzertua izango dugu Lizartzan.
Abesbatza 1991. urtean sortu zen eta Iñaki Tolaretxipik zuzentzen du taldearen sorreratik.
Animatu !
Larunbat honetan, bigarren mendi irteera antolatu dugu. Oraingoan Gorritira joango gara, ta garai batean gaztelua izan zen kaxkora igoko gara. Joxe Angel Bernal izango dugu azalpenak ematen.
ANIMA ZAITEZTE FAMILIA GIROAN NAIZ BAKARRIK!
OTSABIO KIROL ELKARTEA
Gaur EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA dela eta, Tolosako Triangulotik 19:00tan irtengo den manifestaziora animatzen zaituztegu.
Bide luzea dugun arren, goazen elkarrekin! 💜
LIZARTZAKO UDALA